sábado, 18 de diciembre de 2010

Daora izeneko daira-ra joango gara

Tinduf-eko errefuxiatu sahararren kanpamentuak (mapa) lau asentamendu nagusi edo wilaya-tan banatuta daude. Wilaya bakoitzean sei edo zazpi gune edo daira daude. Horiek izendatzeko, lurralde okupatuetako hirien izenak hartu dira.
Hurrengoak dira wilayak eta beraien dairak.
* El Aaiún (mapa): Hagunia, Amgala, Daora, Bucraa, Edchera eta Guelta.
* Smara (mapa): Hauza, Ejdairia, Farsía, Mahbes, Bir Lehlu eta Tifariti.
* Auserd (mapa): Agüenit, Zug, Mijec, Bir Guenduz, Güera eta Tichla.
* Dajla (mapa): Jraifia, Argub, Umdreiga, Bojador, Glaibat el Fula, Ain Beida eta Bir Enzaran.
Hauetaz gainera, badaude beste bi asentamendu:
* Rabuni (mapa). Gune administratiboa da.
* Otsailaren 27a (mapa). Emakumeen Eskola eta Emakume Sahararren Elkarte Nazionala dauzka.

Hurrengo mapan El Aaiun-eko wilaya ikusten da. Bertako zati bat Daora da.

Ver mapa más grande

No hay comentarios:

Publicar un comentario